HIRUGAREN ARAZOA: MAISTRAK: desgarradas y sucias que dá espanto
Aurreko maistra asko ez ziran izango irakasle onak baina behintzat laster joaten ziran beste lekuren batera, Baldomera hau ez, urteak joan urteak etorri, hau ez zan mobiduten eta hain zan maistra txarra umeen hainbat gurasok, botatzeko eskaera egin ebala. Gurasoen esanetan, Baldomerak berandu etozenei atea zarratzen eutsen askotan, beste batzuetan bera zan berandu zabaltzen ebana atea edo beste herriren batera joaten zanean, egun guztian zabaldu bez. 1866an “Junta de Instrucción municipalak egindako bileran hau kontau eben etxekoek1
“Que la maestra de escuela publica está: en el castigo de las niñas como tambien es mala o nula la educación que da a sus alumnas… “hiriendolas y causandolas inchazones” “con lo que la poca afición de la dicha señora maestra a dedicarse a la instrucción de las niñas hace que sea inutil o nulo el concurso de las niñas”
Eta dozena bat gurasok sinatzen dabe.
2.-Lehen Testigua Antonio Arzu “Que es malo el modo de dar instrucción a las niñas pues las ve frecuentemente en el balcon y heredades próximas si bien son pocas las que asisten.
3.- Testigua Valentin Gerricabeitia “Frecuente que las niñas son castigadas con furor y salen llorando”
4.- Hirugarren testigua Juana Barrenetxea “Que ha maltratado a su sobrina causandole heridas” le consta que frecuentemente las ha dejado abandonadas marchandose a otros pueblos.
5 Testigua Maria Juana Garcia “Que nadie quiere mandar a las niñas, que es nula la educación que da dicha maestra, que las pocas que van las tiene encerradas en excusado o comun y que el dia de ayer y hoy no ha concurrido nadie; mal genio y costumbre..”
Herriko hezkuntza arduradunen aurrean egindako salaketa honek, epaiketa itxura hartu eban eta testiguak pasatu ziran eurak ikusitakoa kontatzera: umeak balkoian egoten zirala edo inguruetako landaren baten eskola sasoian, komunean zarratzen ebazala, neskatoak ez ebela ezer ikasten egun osoa Baldomeraren etxeko zereginak egiten ibiltzen ziralako, ur-bila bidaltzen ebazala, min egin arte zigortzen ebazela, …Alkatea be kokoteraino egoan diruak ez ebazalako justifikatzen eta neskatoei ez eutselako ezer erakusten… Baldomerak ostera diño “..
“que es falso, todo el mál está en que los padres maltratan cruelmente a las niñas en sus casas y me las mandan maltratadas e inutiladas para la enseñanza, tomandome yo ímprovo trabajo para contenerlas” “…que las madres las abandonan y me las mandan sin peinar en toda la semana y desgarradas y sucias que dá espanto
”
Baina Baldomera zan luzaro agoantatzen eban maistra bakarra. Horregatik eta bere kristautasuna eta morala ezin hobeak ziralako, herriko hezkuntza-arduradunek urtenbide baketsu baten alde egin eben: Baldomerak bere portaera zuzenduko eban eta gurasoek neskatoak eskolara bidaliko ebezan barriro.
Baina ez zan ezer konpondu. Gurasoak kejatzen jarraitu eben; Baldomerak Aulestin egin ebazan urte guztietan ez ei eutson inori irakurten erakutsi; gainera herrian komentatzen zan burutik ez egoala sano eta batzuetan aingeru jantzita agertzen jakela eskolara joaten ziran neskato apurrei.
Egoera agoantau ezinekoa bihurtu zan; seihilero egiten ziran azterketetara, 9-10 neskato aurkezten ziran eta egunero eskolara joaten ziranak 2-3 baino ez ziran. Beste neskak zer egiten eben? Ba Gregoria Larrinaga izeneko beste maistra batengana joan. Gregoria Larrinaga honek eskola pribatuak emoten ebazan bere etxean eta herritarrak nahiago eben honengana bialdu euren umeak “Aun pagando retribución y abandonanado la gratuita y pública”. Baina ez dago betirako zorionik; Gregoria Larrinaga Lekeitiora joan zan bizi izatera; barriro be neskak eskolara barik zer egin? mutilen eskolara bialdu eta orain kejatzen zana, mutilen maisua da: berak ez daukala ezer nesken kontra baina 60 mutil eta beste hainbat neska, askotxo zirala ezer dezenterik inori erakusteko; eta Alkatea be kejatzen; neskak mutilen eskolara joaten badira, ez eben ikasten “las labores propias de su sexo”.
Azkenean eta halako baten Baldomerak bakea emon eban Galdakaora doala esan ebanean 1890ean (7 urte egin ebazan), beste eskola batera baina arpegi gogorra izan edo behintzat inuzente handia, bere lanpostu barrian aurkezteko erreferentziak eskatzeko. Alkateak idatzi hau egin eban:
“…sin que pueda sostenerse con verdad que la educación dada en este largo tiempo por dicha señora a la jubentud femenina, haya sido ámplia ni muy probechosa, por lo que no ha conseguido captarse el aprecio de este vecindario”.1
Hemendik aurrera, gauzak baretzen joan zirala emoten dau; ez dago beste liskarrik ez notiziarik eta badakigu XX. Mende hasieretan nesken eskola Udaletxeko eraikinean egoala. Ez dakigu zer pasatu zan baina 1892an Gregorio Ibañez Aldekoa Isuntzan itota hil zan eta pentsatu geinke beharbada nesken eskola orduena eroan ebela udaletxera; horrez gain, pentsatu behar da behin edo behin maistraren aukeraketagaz azarkatuko ebela.
Ez dago nesken eskolako irudi askorik baina hemen aspaldiko maistra on bat.

Teresa Urrestarazu arabarra da, errepublika sasoian Aulestiko nesken eskolan egon zan maistra estimatua.
1 Bizkaiko Foru Agiritegia; Aulesti fondoa J020/007
1 Bizkaiko Foru Agiritegia; Aulesti fondoa J027/012n.