ALBIZURI HANDIA I

Amezketa aulestiarrez bete zanekoa

Albizuri handia 13 harrotik gorako harria izan aurretik gipuzkoar bat izan zan.

Esaten dabenez, Intza herrian, Nafarroan, bazegoen inork altxatu ezin eban harri handi bat “bote harria” deitua. Urtero, jaietan edo, plazan ipintzen eben eta jende askok ahaleginak egin arren, inork ez eban altxatzea lortzen. Intzan esaten zanez, ‘Ez da munduan amaren semerik harri hau jasoko duenik’”.

albizuri handi 2

Sasoi horretan, 1875 inguruan, Gipuzkoako Amezketa herrian, gizon indartsu bat bizi zan, “Albizuri Handia”. Kargajasotzaile ona ei zan, joko batzuk irabazitakoa eta Intza herriko “Bote harria” famatua altxatu nahian ebilen.

Heldu ziren amezketarrak Intzara, heldu eutson Albizuri Handiak (pertsonak) harriari eta ezin izan eban altxatu. Intzako bizilagunen pozerako. Orduan, Amezketarrek urrezko ontza bat jokatu ei eben handik 15 egunetara bueltatu eta altxatu baietz.

Intzatarrak, urrezko ontza bat irabazteko asmoz, pozik onartu eben apustua eta dana prestatu eben 15 egun beranduago egingo eben jairako.

Aste biak pasatuta, joan ziren amezketarrak barriro Nafarroara baina Intzakoek, harria busti eben eta basaz zikindu. Albizurik kale egin ei eban lehenengo ahaleginean eta herritarrak barrezka hasi ei ziren baina bigarrenean, altxatzea lortu ebanean, danak isildu egin ziran; urrezko ontza galdu eben.

Orduan barrezka hasi zirenak, gipuzkoarrak izan ei ziren eta irabazitako diruagaz, harria erosi eta Amezketara eroan eben.

Hona arte historiak dioena eta baliteke egia izatea.

Edozein kasutan, harri handia, Albizuri baserrian egon ei zan. Harria oso famatua izaten jarraitu eban inork ezin ebalako altxatu. 1924an “Pernando Amezketarrari” egindako omenaldian, plazara atara eben eta jendetza batu arren inork ez eban altxatzerik lortu.

Bigarrenez, 1947an atara eben plazara Iñaki Eizmendi “Baserri” bertsolari eta periodistak antolatutako jaialdi batean eta hor agertzen dira gure herriko harrijasotzaileak.

albizuri handi 3

Inoz ez ei da horrenbeste jende batu Amezketan; gipuzkoarrak, bizkaitarrak eta nafarrak…oinez, kotxez, bizikletaz…

albizuri handi 5
albizuri handi 4

Honan kontatzen eban Iñaki Eizmendi “Baserrik” 1947ko urriaren 19ko La Voz de España egunkariaren elkarrizketan.

10 partehartzaile eta euretatik 4 aulestiarrak:

  • Justo Susaeta Ibeta Naparrenekoa
  • Txomin Zenarruzabeitia, Ibarrolandikoa
  • Julian Goitiandia, Urriolagoitikoa
  • Eta Juan Uriarte Koba

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top