OBISPOAREN HILKETA

Zorionean bizi ziren aulestiatarrak, Calahorratik obispo bat bialdu eutsen arte.

Erdiaroan Bizkaiko elizak Calahorrako obispadoaren ardura ziren baina Calahorratik Aulestira 200 kilometro dagoz eta praktikan, gure inguruetako elizak herriko jauntxoenak ziren.

Baina…Calahorrako obispadoak negoziatzaile bat bialdu eban inguruotara elizen jabetza edo patronatoa erreklamatzera.

Aurrera joan aurretik, gauza bat azaltzea komeni da; Elizen Patroi normalak Obispoak edo Eliza (erakundea) bera ziren baina inguruotan ez egoanez Obisporik elizak eraiki eta janzteko ardura, herriko aberatsena zan askotan. Kasu honetan, esaten da patronato laikoko elizak zirela. Aulesti eta inguruetako elizak, patronato laikokoak ziren, hau da, jauntxoen eskuetan egozan.

Zer pasatu zan? Ez dakigu argi baina fikzio apur bat eginda hau: Calahorrako obispoak gure inguruetara botau eban bere morroi bat elizako diruak erreklamatzera.

Eta zer egin gureak? Ba obispoa hil. Horregatik, 1415ean, Castillako Juan II erregeak eta bere tutoretza eukan ama Catalinak, kaleko San Esteban parrokiaren patronatoa kendu eutsen Aulestiatarrei. Kitto elizako diruak Torrekoentzat; gauza bera gertatu jaken Bolibar etxekoei, hilketaren benetako egile materialak; Bolibar familiak San Tomas elizaren patronatoa galdu eban eta hau Ziortzara pasatu zan.

San Esteban parrokia gure lehenengo parrokia izan zan eta gaur gungo kanposantuan egoan. Obispoaren morria hil ostean parrokia izateari utzi eutson eta parrokia Murelagara pasatu zan. Hemendik aurrera inguruetako eliztarrak Murelagara joango dira bataiatzera, ezkontzera eta enterratzera (beste batean kontatuko doguz Murelagako elizen kontuak) eta diruak pagatzera.

Obispo kaparra

Morboan sartuta, ea zer gertatu zan obispoak bialdutako negoziatzaileagaz.

Mugartegi Etxean topatutako artxiboetan agertzen danez, hilketa Arrigorriagan izan zan:

Misterioa; non hil eben obispoa? Nik Aramaioren alde egingo dot ze Aramaion, Arabatik Bizkaiarako aintzinako bidean, harri hau dago eta leiendak eta kantu batek esaten dabenez, hil eben obispo batengatik ipini eben hor.

obispoa hil ebenekoa1
Obispoaren harria Aramaion

Amaitzeko, 2023ko azaroaren 25ean Diario Vascon Kepa Olidenek idatzi ebana zuek etxean hausnartzeko

Crimen del obispo ¿realidad o leyenda?

Jesús María Elejalde conjetura la realidad que subyace tras la leyenda sobre la muerte de un eclesiástico cuando se dirigía a Bizkaia

«Olor a garrota»

Miserian?

Aulestiatarrak ez ziren esku hutsik geratu dana dala. Momentu horretan eukezan 25 baserriren errentekin geratu ziren Torreko andrearen sostengurako. Erabaki eben Torreko señorak ez ebala eduki zerikusirik obispoaren hilketan eta 25 etxeren errenta kobretako eskubidea mantendu eutsen.

Hau 1414an izan bazan, hurrengo ehun urtetan Aulestiatarrak kristorenak eta bi egin zituen Murelagako patroiak eurak zirela esaten, 1528an eurek ondo kontrolatzen eben Aulesti auzora eliza barriro ekartzea lortu eben arte.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top