Ez dozue sinistuko baina Aulestia familiagaz jarraituz, gaur, harritzeko moduko kontakizuna. Nafarroak Erregearen semea etorri zan behin Aulestira, Ibekatxen torretxea egin eta Murelagako eliza eta etxea egin ebazanekoa.
Pasa dan asteko kronikan Lehenengo parrokia San Esteban izan zala esan gendun eta gure jauntxoen familiak zelan galdu eban kontatu gendun.
“…Que fue desposeida la torre de aulestia … por el concurso en el omizidio sacrilego que se executo en un principe de la Yglesia de Calahorra en el territorio de la Anteyglesia de Arrigorriaga con el dueño de la casa de Bolibarjauregi que también obtuvo el patronato de Bolibar del que fué desposeido por este suceso en que fueron complices otros que se callan…”
Ez ziren eurak bakarrik izan; egile materiala antza danez Bolibar etxeko jauna izan zan eta honeek be herriko elizaren patronatoa galdu eben. Aulestiatarrak Bolibartarren laguntzaile izan ziren eta “otros que callan” be handik ibili ziren antza danez.
Kontua da kaleko san Esteban parrokiak, parrokia izateari utzi eutsola eta Murelagara pasatu zala parrokia. Hemendik aurrera inguruetako eliztarrak Murelagara joango dira bataiatzera, ezkontzera eta enterratzera, eta jakina, Murelagak sortzen ebazan irabaziak Gaztelako erregearen eskuetara. Eta ez Aulestiatarren poltsikora.
Bigarren parrokia MURELAGA. ESPIRITU SANTUAK EGIN EBAN ELIZA
Hilketa 1370 inguruan izan bazan, hurrengo ehun urte luzetan Aulestiatarrak kristorenak eta bi egin ebezan Murelagako patroiak eurak zirela esaten.
Ondoren datorrena be Juan Francisco Aulestiak idatzi eban “MEMORIAL”etik ataratakoa da eta(Dokuklik/ Torre de Vidarte, C. B. | Funtsa: Archivo de la Torre de Vidarte (Murga – Mugártegui) helbidean topatu ahal dozue.
Egia historikoa ez da beti kontatzen dana eta herri askok deukee sorrera mitiko bat; mito danak lez, dan dana guzurra eta dana egia da; Erroma Romulo eta Remok sortu eben, Ziortzako kolejiata arrano batek esan eban non egin eta Murelagako eliza non ipini, Espiritu Santuak erabaki eban.
“…un rey de nabarra hubo un hijo de una doncella de la camara de la reyna su muger el qual se crio en las montañas de gascuña que se llamaba don Belaco y que ese gano (gano esaten danean, etxea sortu ebala esan nahi dau) primeramente Barrica y Nachitua y de alli que vino como en tiempo por costumbre los Caballeros de traer buste de bacas con su busto y jente que consigo traia..”
Nafarroako erregeak sasiko semea eduki eban erreginaren laguntzaile bategaz eta mutikoa Gaskuñan hazi eben, Frantziako aldean. Hona arte nahiko normala; beharbada mutikoaren ama frantziarra izango zan edo beste barik, paretik kentzeko urrunduko eben.
“Belako” (Bela, Velaz edo Belako) Nafarroako erreinuaren familia aristokratikoa izan zan. Pello Monteano idazle nafarrak “Vasconia en los siglos oscuros” liburuan esaten dabenez, erregearen sasikoak Frantziako Gastuñan gordetzen zituzten.
Apur bat sakonduta, wikipediak hau dio:
Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat omen da, haren jatorria Barrika etxearekin lotuta dago, Sancho Belak 496n sortua (W:ikipedia)
Gure kontuetara bueltatuz, Belasko edo Bela jaunaren etorri zanean Torretxeko ateak zabalik topatu ebazan:
“…y que allo en Aulestia poblado a Don Guirudis señor de Aulestia el qual dicho Don Guirundiz subcedio en esta solar de Mumulutegi1 del dicho don Diego Garcia que primeramente gano Aulestia”
Lehenengo Aulestiatarra, lehenengo torrea egin ebana Diego izan zan, Guirundisen aita. Baina ez da hori orain inporta jakuna. Ipuin dotoreenetan lez…
“ y que el dicho don Belaco se casso con la hija de Guirundis señor de Aulestia y le aparto con las tierras que junto desi tiene”
Ala!!! Heldu eta jefearen alabagaz ezkondu. Eta ez hori bakarrik, ezkondu zanean, neskaren aita Guirundisek, lur zati bat emon eutson alabari, honek bere torretxea egiteko.
“y qe primeramente penso edificar la yglesia y su cassa en Artecheaga en Arriormaquieta…”
Eta non egin eben etxea? “Arriormakieta” izeneko leku baten. Idazleak Artetxeaga aitatzen dau baina Ibekatx torrea izan behar da. Ez dakigu noiz fundatu eben Ibekatx baina Aulestia Torrearen bigarren etxea izan zan. Torrea gaur egun desagertua, sagastian egoan.
Ibekatx toki estrategikoa zan; bidegurutze inportantea; bertatik, erdiaroan egozan bide guztiak kontrolatzen ziren (Markina, Ziortza, Gernika, Durango…) herrian sartu edo herritik urteten zan edonor ikusi ahal zan hemendik eta toki guztietatik dago ikusgai; ganera, Zetokizko burdinolaren kontrol zuzena hemendik egiten zan. Ibekatx torre hau leku estrategikoan dago eta Aulestia torrearen jabetzakoa zan.
Istorira bueltatuta; etxea egingo eban baina arazo gehiago izan zituen “Arriormakietako2” eliza egiten
“ y una noche de alli que llebo el señor San Juan Bautista a donde esta la iglesia de Murelaga por gracia del espiritu santo”
Erdiaroko kroniketan behin eta barriz pasetan dan kontua; pertsonek hasten dira elizak egiten toki batean eta espiritu santuak edo amabirginak, kapritxoz, beste leku batean egin nahi; Santa Eufemia ermitagaz, Ziortzako kolegiatagaz eta beste askogaz be bardina pasatu zan.
Baina nora?
“”Y ende que havia un gran muladar donde los ganados solian estar entredia y en las fiestas y porque hallaron todo el adreço de para facer la yglesia en muladar e llamaron Murelaga y assi desde entonces siempre es enterrorio…y cassa de los abades monasteriales
Murlara; San Juanen espirituak, korta bat aukeratu eban bere eliza egiteko. Gabaz eta jai egunetan ganadua gordeteko korta bat zan, “muladar” bat eta hortik dator “Murelaga”. Euskaltzaindiak fitxatu beharko leuke.
Eliza barrian kanposantua egin eben eta alboan, gaur egungo Murelaga etxean, elizako abadeak bizi ziren.
Horregatik esaten dogu
“don Belasco que primeramente gano Murelaga”…
Eta hemen dator benetan istoria honen guztiaren mune: Belasko Nafarroako erregearen semeak eta Ibekatxko jaunak, espiritu santuak aginduta, Murelaga egin ebanez, Murelagako elizako patroiak, Aulestia familia da eta Murelagatik kobratu beharrekoak eta beste eskubide batzuk, Aulestia familiarenak dira
“..en que siempre se quedo este…solar de Mumulutegui debisero del dicho monasterio assi por la debissa a que le competia de su partecomo por otros derechos y ciertos titulos de compra que hiço mi bisabuelo Pedro Ybañes de Urquiza señor que fue deste solar de Aulestia padre que fué señor ochoa Lopez de aulestia y abuelo de mi señor padre Juan Ochoa de Aulestia
Ez dakit espiritu santuak eliza egin eban baina Aulestiatarrek nahi ebena lortu eben; 1500 urtean errege katolikoek Murelagako elizaren patronatoa Aulestia familiari emon eutsen.
1 Testu zaharretan, “Mumulutegi” eta “Mulutegi” biak agertzen dira Aulestia etxea dagoen ingurua izendatzeko.
2 Inork baleki non dagoen Arriormakieta, esan mesedez