Gaur egun herri txikia gara baina denporan zehar bizilagunen kopurua aldatzen joan da. Gaixotasunak, emigrazioak, ekonomia edo egitura soziala dala eta, biztanleak irabazten eta galtzen joan da gure herria.
Dana dala, gure herriak ez dau inguruak beste gorabeherarik izan; hau da kopurutan nahiko bardin mantendu izan da Aulesti, ez horrenbeste inguruko herriak eta Bizkaia bera.
Fogerak:
Aurrera jarraitu aurretik, askotan agertuko dan izena azaltzea inportantea da: Fogerak. Gaztelaniazko “fogera” berba sutetik edo ezkaratzetik datorren berba da.
XIX. mendera arte ez ziren pertsonak kontatzen, etxebizitzak (ez etxeak) kontatzen ziren eta ez danak; zergak pagetako etxeak bakarrik.
Horregatik ba, 1826ra arte ezin da jakin zehatz zenbat pertsona bizi zan herrian.
Dana dala egin ahal dogu kalkulu bat.

Erdi Aroan
Ez deukogu daturik baina Garcia Uribe historiadoreak ahoz esandakoaren arabera Malax lako nukleo batean 12-20 pertsona bizi ahal ziren X. mendean. Bizkaia osoan 3.000 inguru.
Ondorengo mendeak ez ziren onak izango. Gerrak, pesteak, “glaziazio txikia” deitutako fenomenoak eraginda eta datu zehatzik ez dogun arren, kalkulatzen da 1350-1450 ehunekoan Europak eta Nafarroak biztanleen erdiak galdu zituela, gurean be antzeko zeozer pentsatu behar dogu.
Gero Lekeitio, Bilbo, Gernika eta antzeko uriek eskaintzen ebezan erraztasun eta segurtasuna aprobetxatuta, jende asko euretara joan zan bizi izatera.
Aro modernoa
Baina egoerak aldatu egin behar eban eta XV. mendean, gorakada txiki bat emon zan; esaten dabenez klima onak uzta onak ekarri zituen; burdinolen funtzionamendua hobetu egin zan eta horrek ekonomia aukerak hobetu egin zituen; lehenengo baserriak sortu ziren. Eta holan, 1515 inguruan 130 fogera inguru egozan; 4,5-5 biztanle kalkulatzen badogu fogerako, 600 lagun inguru bizi zan.
Urte batzuk beranduago, 1528an, Aulestiko elizako sepulturen banaketa egin zanean, 125 sepultura banatu zira, etxeko bat; egia da hemen gehitu behar direla Lekerikakoak eta Laxier auzoko 5 etxeak eta Ziortzako parrokianoak zirenak kendu (Goierriar asko, Malaxtar batzuk…)
Ondorengo urteetan fogera kopurua mantendu egin zan gitxi gorabehera; alde batetik burdinolak hazi egin ziren (burdinola bakoitzak lanpostu ez-zuzen asko sortzen eban) baina Pesteak gogor jo eban beste behin eta Jose Carlos Enriquezen esanetan (beste herri batzuetarako kalkuluak diren arren) biztanleen %10, %15 galdu zan; horrez gain, emigrazio handia emoten da: kriadak, zapateroak eta antzekoak joaten dira Bilbora eta arotzak eta harginak Kastilerriko eta Andaluziako elizak egitera.
XVII. mendea
1624an oraindik 690 bizilagun inguru ginen Aulestiko udalaren kontu liburuen arabera.
Baina ez dakit non topatu neban datu honen arabera “Entre 1515 y 1588 el nº de fogueras es constante pero tras el desastre de la armada invencible, la presión fiscal aumentó un %360 y entre 1622 y 1704 el nº de fogueras disminuyo en un 23%.(Algunas fogueras se ocultan; aun así hay una disminución de la demografía.”
Ezin ahaztu 1650-1660ko pestea. Jaiotako asko egoan arren, hildakoak asko izan ziren eta Lekeitio gaixotasunagatik geldi egoteak seguru jendea emigrazioa bideratu ebala.
1684 aldera uzta txarrei eta gaixotasunei, desastre ekonomikoa gehitu behar jake; dirua deflaktatu egin eben; derrepente euroak 10 zentimo balio zituen; lehen gauzak erostea gatxa bazan, orain ezinezkoa, barriro gosea eta pestea
Aurrekoengatik edo, 1688an, 115 fogera egozan, hau da, 100 bizilagun baino gehiago galdu genduzen 50 urtetan.
Eta gauzak txarrera joan ziren. 1713an, 520 lagun ingurua bajatu ginen. Ez hori bakarrik, betiko gerrez, gaixotasunez eta abarrez gain, ondorengoak sikate handiko urteak izan ziren. Errekak urik barik geratu ziren, haize-errotak egin behar izan zituen (Ordukoa da Ispasterren dagoena be).
Egoera dramatiko hau XVIII. mende osoan emon zan; herriaren egoera desastrea zan; Jaime Kerexetaren “Fogueraciones de Bizkaia siglo XVIII” liburuan esaten danez, 1745an, kalean bakarrik, 25 etxe jausita edo hutsik egozan.
Egoera txarra zan baina Jose Carlos Enriquez Aulestirik buruzko liburu gorria egin ebanak esaten dabenez, biztanleak ez ziren horrenbeste bajatu. Espainiak behin eta barriro hasitako gerrak mantentzeko, zergak hirukoiztu egin ziren eta zergarik ez ordaintzeko fogerak ezkutatu egiten ziren. Horregatik emoten dau bizilagunen kopurua asko bajatu zala baina gehienbat ezkutatu zirelako.
Izan zan moduan zala, eta krisi momentuak dagozen arren, gosea eta gaixotasuna agertzen diren arren, XVIII. mendearen amaieran eta beste gauza askoren artean artoa, indabak eta beranduago patatak eta Ameriketatik aspaldi ekarritako janari batzuen produkzioa normalizatu zalako, biztanleak gora egin eben. Derrepente, dana aldatu zan..
Lubarriak sortu ziren, ia baserri guztiak handitu, beste baserri batzuk eraiki, kaleko etxe askori bigarren pisua altxatu… urte gitxitan, Aulestik ia 1.000 bizilagun irabazi zituen.
Ehun urteak
1818an, Lekeitioko armadoreek bide barria egiteko proiektuagaz hasi zirenean, Lea eta Artibaiko biztanleak kontatzen ditue (AT 100/1) eta datu hauek emoten ditue:
| HERRIA | BIZILAGUNAK |
| Lekeitio | 1901 |
| Aulesti | 1140 |
| Markina | 999 |
| Berriz | 983 |
| Ondarroa | 963 |
| Berriatua | 941 |
| Mallabia | 779 |
| Ziortza | 788 |
| Xemein | 671 |
| Munitibar | 609 |
| Amoroto | 462 |
| Ibarruri | 426 |
| Gerrikaitz | 237 |
| Gizaburuaga | 223 |
1826an egindako lehenengo errolda fidagarrian, 1.112 bizilagun giren. Izandako gerrak gorabehera, XIX. mendean herri danak joan ziren bizilagunak irabazten. Aulestik 1.300 pertsona zituen 1903an.
Eta XX. mendean emigrazioaren eraginez batez be bizilagunen galera etenbakoa izan da.
| Elantxobe | Ibarrangelu | Ea | Munitibar | Aulesti | |
| 1900 | 1.119 | 1.360 | 1.443 | 1.172 | 1.282 |
| 1940 | 864 | 1.323 | 1.186 | 1.046 (1950) | – |
| 1960 | 817 | 1.011 | 1.058 | 972 | 960 |
| 1970 | 819 | 900 | 1.009 | 908 | 779 (1975) |
| 1981 | 578 | 499 | 845 | 495 | 685 |
| 1996 | 498 | 506 | 792 | 381 | 637 |