Bentzi leidi

Koldo Zuazoren “euskararen sendabelarrak” liburuaren kontrazalean esaldi hau agertzen da.

Eta esaten dau Aulestiko Bengoetxeatarren leloa dala.

Esaldiaren esanahia polita da. Gaur egun honako zeozer esango genduke

Hau da, gehiago balio dabela gogoak eta jakituriak indarrak baino.

Holako esaldiak normalak ziren Erdiaroko leinuen artean(1) eta Muxika-Butroe familiakoek (familiak 1380an batu ziren) asko erabili zituen. Aulestiatarrak familia handi horren parte zirenez, ez zan harritzekoa holakoren bat egotea gurean be. Honakoak, leinuen leloak edo esaldiak ziren; euren burua definitzen eben eta ezagunak egiten ebazan

Harritzekoa dana da  AULESTIKO BENGOETXEA familiarena izatea.

Bengoetxea edo “Bengetxe” etxea Aulestin bakarra dago, San Antonen eta badakigu ez dala inoiz torretxea izan. Gizaburuagara sartu aurretik deukogun azken etxea da. Ez zan normala holako lelo bat erabiltzea.

Beste aukera zan Etxebarriko Aulestin “Bengoetxea” torretxeren bat egotea baina ez dago.

Eta Koldo Zuazori idatzi neutson baina ez ekien ondo nondik hartu eban.

Sakondu neban apur bat eta Ibargüen –Cachopinen(2) kronikan hau topatu neban:

Bengoechea.

Becoac goicoa escondu ley di . ta cheac andia bençiliri asmuz ta jaquitez.

Ibargüen eta Cachopin okertu egin ziren Bengoetxea ipintzen daben arren, “Bengolea” jarri behar dau eta abisua da; Bengoleatarrak azeri txikiak dira eta lehoiari burua kendu deutse esatera dator “txikiak handia bentzi leidi”

Hemen egon ahal da Zuazoren akatsa; “ en el valle de Aulestia” hartzeak ez dau esan nahi Aulestin zenik; ”balle de Auleztia” esaten dabenean gaur egungo Lea Ibarraren gure ingurua esan nahi dau; Erdiaroko kronika gehiagotan be agertzen da “Valle de Aulestia” gure bailarari deitzeko; Garcia Salazarren “Bienandanzas e fortunas”en be Urkiza familiari buruz ari danean honan esaten dau 

Baina lelora bueltatuz,  Ibargüen Cachopinen kronikan agertzen da  antzeko leloa daukon beste etxe bat be; Markinako Aulestia etxea.

Ulertu leike Etxebarriko Aulestia etxeaz ari dala, ez Markinaz. Edozein kasutan, esaldia polita da eta gaur egun, azken zatia Eusko ikaskuntza erakundeak aprobetxatzen dau.

images
  • Bizkaiko jauntxoen herri literatura: Eneko Zuloaga
  • Crónica General Española y Sumaria de la Cassa Vizcaína

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top