ALBIZURI HANDIA II

Egun Handia

Egun handia heldu zanean, urriaren 19an, han joan ziren gure protagonistak Pernando Bengoetxea “Pernando Amezketarraren” herrira, eibartar modura.

Baserrik, Txomin Zenarruzabeitia, Julian Goitiandia eta Justo Susaeta Eibartik ezagutzen zituen, han bizi zirelako eta Juan Koba eurekin batera joango zan eta Baserrik horregatik aurkezten ditu eibartar modura.

albizuri handi 6

Zer pasatu zan, ederto kontatzen dau 1947ko urriaren 21eko La Voz de Españak

albizuri handi 7

Txomin Zenarruzabeitia Ibarrolandikoa.

Euskal Herriko 10 harri-jasotzaile on aurkeztu ziren eta inork ez eban 80 urte arinago beste batek altxatutako harria altxatu. Zer pasatu zan?

Ezin izan gendun Albizuri altxatu

Ondorengo egunen batean Baserrik bere azalpena emon eban:

Egia da; hori da harri horren sekretua; inork ezin dau probatu harria ezkutuan eukitzen dalako. Inork ez eban ezagutzen; Baserrik  esaten dabenez aulestiarrak (berak Eibartarrak dino) poztu egin ziren handiagoa zala pentsetan ebelako.

Lehenengoz altxatu eban Albizuri harri-jasotzaileak huts egin eta egun batzuetara altxatu eban.

Errekartetxo izan zan bigarren altxatu eban kargajasotzailea baina esaten danez, honek be ezkutuan probatuta eukan eta Urtain boxeolariak ezkutuan pagatu eta probatu eban harria altxatu aurretik.

Dietaren inportantzia

Baina badago Baserrik kontatzen ez daben beste arazoi bat be, Amezketara heldu zirenei emon eutsen bazkaria.

Harria jasotzen hasi baino 45 minutu arinago hau jan eben gure 10 indartsuak:

  • Paella
  • Bildotsa
  • Arraultzak
  • Txuleta
  • Tarta
  • Ardoa eta koñaka

Horren ostean normalena ez altxatzea

Argazkia

Hemen dago egun horretako argazkia 15 lagunon artean gure herritarrak egon behar dira ezagutzeko laguntza behar dogu

058gene08fot1

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top