1831n Aulestiko herriko abade eta aberatsen komisino batek, eskolako maisua aukeratu eta kontratatzeko prozesua hasi eban. 4 gizonezko aurkeztu ziren eta plaza, pasa dan asteetan ezagutu gendun Jose Mari Charroalde gipuzkoarrak atara eban.
Jose Mari Charroalde pertsona inportantea izan zan XIX. mendeko herriko bizitzan baina hemen interesetan jakuna bere maisu kontratua da. Sasoi horretako herriko egoerari buruzko gauza batzuk kontetan deuskuzelako. Zatirik mamitsuenak hartuko doguz:
Esan behar da, eskola mutilena zala bakarrik; nesken eskolarik ez egoan, ez behintzat eskola publikorik eta ume txikientzako eskola zala “de primeras letras”. Horren barruan, esaten da 4. klaseko eskola zala baina kategoria horren barruan, eskola aberatsa zala.
Umeak domeka libretan eben bakarrik; zapatuetan kalejira kantatua.
“2º Todos los sabados que no fueran feriados, sacará permitiendolo el tiempo rosario cantado por las calles con los niños de la escuela, presidido por el mismo maestro”

Eskola herriarena zan baina ezinbestekoa zan matrikulatuta egotea.
3º No admitirá entrar en su escuela a otros niños que a los matriculados, para de este modo evitar toda distracción que puedan causar…”

“los matriculados” batez be kaleko umeak izango ziren. Gurasoak ahalegintzen zirela umeak leiduten, idazten eta matematika apur bat ikasi eien baina urruneko baserritarrentzat ez zan beti erreza eskola ailegatzea; neguan eguraldi txarra zalako eta eguraldi ona zanean baserriko beharrek lehentasuna izaten ebelako, analfabetismo handia egoan auzoetan.
Zer erakutsi behar eban maisuak? Erdera eta monagillotza
4º Será de la obligación del maestro instruir a los alumnos el castellano valiéndose al intento de anillos y otros medios suaves que crea convenientes, ayudando lo más pronto posible a ayudar misa.

Gaur egun ingelesagaz lez, erdara erakustea inportantea. Beti izan da inportantea emigratzea eta erdara mundurako atea zan.
Eraztunaren metodo “suavea” gurean erabiltzen zanaren lehenengo aipamena da niretzat.
Begira zelan egiten eben kontziliazioarena, batez be udan.
5º La escuela durará seis horas al dia, a saver tres por la mañana y tres por la tardes, según prescrive uno de los capítulos de dicho reglamento y en los meses de abril, mayo, junio, julio, agosto y septiembre las horas de entrada y salida serán por parte de mañana a las ocho y once y las de la tarde las dos y las cinco…”

Hiru klase-ordu goizean eta beste hiru arratsaldean; zortziretatik hamaiketara eta ordu bietatik bostetara. Horrek esan nahi dau, 12.00ak aldera bazkaltzen zala etxeetan.
Udaguneko eta neguko hilabeteetan ordutegia apur bat aldatu egiten zan; ordu erdi atzeratzen da goizez eta ordu erdi aurreratu arratsaldez.
Ez dago udako oporrik. Abuztuan be eskolara.
Eta maisuak olgetak be zaindu behar zituen
6º Cuidará también y hará evitar en un todo el que los niños de su escuela y aun de fuera de ella anden enrredando y distraiendo al concurso en la yglesia, procurando que estén con devoción y atención, impidiendo el que jueguen a la pelota en el cimenterio ni hagan bulla por estar próximo al sagrado templo”

Pelotaka egiten zala esaten daben lehenengo dokumentua da. pelotaka elizako ormaren kontra egiten zan “en el cimenterio” hau da, kanposantuan.
Gaur egungo kanposantua egin barik egoan eta 1831n hildakoak elizan enterratzen ziren eta batzuk, eliza alboan, gaur egungo abade-etxean.
Gaur egungo abade-etxe hau, “albateta” izeneko toki portikatua zan, gaur egungo komunen aurrean dagoen etxean. Munitibar, Bolibar edo Gizaburuagako elizek oraindik be toki portikatu honeek mantentzen ditue.
Albateta (Alboko atea) elizaren zatia zan eta enterramenduak egozan. Euria egiten ebanean, umeak hor ibiliko ziren pelotaka.
Eta amaitzeko gurasoei abisua:
7º Ningún padre o madre ni otra persona que no se de esta inspección, so pena de ser reputado por un insultante, podrá ni tendrá derecho a hacer cargo ni reprender al maestro por los castigos aflictibos y de corrección que diere a los niños, porque ninguno que goza oficio de comunidad debe ser reprendido si no por la misma comunidad…

Gurasoek ezingo deutse kargurik hartu maisuari umeak zigortzen dabezenean. Bakarrik komunitateak berak zigortu ahal dau komunitatearentzat beharr egiten dabena; hau da, instrukziorako juntak (maisua, abadea, alkatea eta herriko aberatsak osatutako juntak).
Charroaldek dana onartu eban eta maisu moduan sinatu ostean, 48 urte egin zituen gure artean.