CHARROALDE MAISUA

Errekondoko txiringitoaren alboan, Iñakiren ardiek jaten daben bedararen azpian, aspaldiko torretxe bat dago ezkutatuta.

Torretxe hau, gaur egungo sagastian egoan eta bere alboetara, bere osagarriak izango zirenak: (Ibekatx)Makurra eta beste aldean, errota, gaur egungo Ibekatxerrota.

ibekatx 1

Erdiaroko torretxeak ikusteko eta ikusiak izateko tokian jartzen ziren. Holan ba, Ibekatx, toki estrategikoan egoan; Aulestira sartzen zan edozein pertsonak (Lekeitiotik zetozenak izan ezik) lehenengo ikusten eben etxea zan; Munitibar-Gernika, Nabarniz, Markina edo Ziortza- Durango aldetik zetorren edozein pertsona, Ibekatx ikusiko eben eta Ibekatxtik ikusiko ebezan.

bideak mapa

1.- Munitibar eta Gernikarako bidea

2.- Zetokizko burdinolarako bidea

3.- Zubero, Malax eta Markinarako bidea

4.- Urriola, Ziortza eta Durangorako bidea

5.- Narea eta Nabarnizerako bidea

Aulestia familiak sortu eban etxea, beharbada Zetokizko burdinola gestionatzeko eta kontrolerako.

Aulestia familiagandik banatzea apur bat traumatikoa izan zan, Torreko jaubeak, Mayora Aulestiak bere alaba Anari (Ana Aulestia) utzi eutson testamentuan 1557an eta urteak beranduago, Ana Aulestiaren nebek erreklamatu eben Ibekatxen jabetza baina epaiketa galdu eben.

Torreko jaubeen ondorengoek ez eben kontua ondo eroan antze ze 1619an barriro pleitua egon zan Aulestiako jauna zan Juan Otxoa Aulestiaren eta herriko beste aberats batzuen artean: Domingo Ruiz Anguiz, Sancho Martínez Iturrioz eta Andrés Ibarra. Ibekatx makal egongo zan ze hirurek torretxearen ondasunetan eskua sartzeko interesa euken.

Pleitu honetan Juan Otxoak dino bera dala Aulestia torrearen eta Ibekatx torrearen jauna eta beste hirurek dinoe Ibekatx eta Aulestia ez direla bat Marinak bere alabari egindako donazioaren ostean.

Ana Aulestiaren ostean, Aulestia familiaren eskuetatik kanpo, etxeak bere ibilbidea egin eban eta apurka dekadentziara joan zan. Orain 200 urte (1800eanan), herriarena zan eta herriko medikuaren bizilekua zan baina beste herri-lur batzuekin egin eben lez, herriak Ibekatxeko lurrak saldu egin zituen.

Lehenengo karlistada sasoian (hamar urte beranduago) Gorordorenak ziren gaur egungo etxea (Ibekatxerrota) eta torrea (Ibekatx). Gorordo, gaur egungo “Letraunekoan” bizi zan eta Angizko burdinolaren jabea zan. Sasoi honetan, errenteroak bizi ziren bertan, Klara Iturriotz eta bere suhia baina 3 urtetan ez eben errentarik pagatu eta bota egin ebezan.

Gerra zala eta Gorordo ugazaba ihes eginda egoan; bere administradoreak (Mendibil izeneko batek) etxea konpontzeko baimena eskatu eban errenteroak hartzeko baina Gorordo liberala zanez eta bere ondasun guztiak bahituta eukazanaz, Bizkaiko Foru Aldundiak obra gelditu eban eta etxea guztiz jausi zan harik eta tente mantentzea, botatzea baino garestiago bihurtu zan arte.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top