PALANKARIAK: Inazio Onaindia

Aulestia familiatik apur bat deskantsatzeko, ondo dago XX. mendearen hasieretara bueltatzea eta orduko pare bat protagonista gogora ekartzea.

Aspaldi galdu eta ahaztutako kirolen artean, palanka-jaurtzearena dago. XX. mendearen hasieran, pelotarekin eta probekin batera, kirolik popularrena eta jarraituena.

teruel palanka


Euskal Herritik kanpora be palanakan asko jokatu izan da, kaleak ipintzeraino. Hemengo hau, Teruelgo Calomarde herriko da.

XIX eta XX meneen aldaketa horretan, gure palankariek famatu egin gintuzten palanka botatzen zan inguru guztian. Horregatik ba, merezi dau pare bat astetan herrian izan genduzan pare bat palankari biri buruz ekitea.

makarda 1
makarda 2


Nik behintzat entzuna dodan lehenengo palankari handia Ibekatxko Juan Inazio Onaindia Meabe “Ibekatx” izan zan, Inazio Ibekatxen aitite.

00543 (4)
Goitik behera eta ezkerretik eskumara: Eusebio Onaindia, Emilia Onaindia, Sabina Onaindia, Eugenio Onaindia, Behean; Frantzizka Astorkia eta Juan Inazio Onaindia.

Juan Inazio, 1854an jaio zan Ibekatxen eta berataz topau dodan lehenengo aipamenean, 30 urte inguru ditu eta “a todo español” desafioa bota eban orduan egiten zan moduan, periodikuen bidez.

palanka desafioa ibekatx 1874 1
La correspondencia española 1884-2-26.

Eta desafioa Gregorio Alberdi mallabiarrak hartu nahi izan eban

mallabia.1
El Noticiero Bilbaino 1883-3-1

Ez jakon asko gustatu hau Ibekatxeri eta egun batzuk beranduago egunkari berdinera botatako karta honegaz erantzun eutson:

mallabiari 2

Ibekatxen erantzuna jokoa onartzen polita. Ironiari ironiaz erantzuten deutso, malabiarraren baldintza danak onartu eta diru gehiago jokatzeko prest.

Ibekatx palankaren historiara pasatu da Markinako zelaian beste inork baino urrunago bota ebanean palanka eta horren ostean, Markinako Udalak 100 pezetako saria ezarri ebanean Ibekatxen marka ontzeko kapaz zanarentzat.

Nik dakidala ez dau inork ontzerik lortu. Markinako Udalean galdetu beharko da baina diru apur bat irabazteko aukera dago hor.

Bertsolari moduan be ibili zala badakigu; Gernikako Euskal-jokoetan, 1883an, bertsolari moduan parte hartu eban eta 1886an Markinan antolatutako Euskal-jokoetan, irrintzilari moduan hartu eban parte.


Datorren astean ikusiko dogu bere bertso-paperen bat baina bitartean
Onaindia abizeneko bertsolaririk geratzen bada,
erantzunaren zain geratzen gara

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top