NAFARROAKO ERREGEAK EGIN EBAN MURELAGA

Ez dozue sinistuko baina Aulestia familiagaz jarraituz, gaur, harritzeko moduko kontakizuna. Nafarroak Erregeren semea etorri zan behi Aulestira, Ibekatxen bizi izaten hasi eta Murelagako eliza eta etxea egin ebazanekoa.

Kasu honetan, Juan Franciscok diño bere aurreko batek, Ochoa Lopez Aulestiak idatzitako beste paper batzuetatik hartu dauela. Eta honan kontatzen dau:

Nafarroako erregeak sasiko semea eduki eban erreginaren laguntzaile bategaz eta mutikoa Gaskuñan hazi eben, Frantziako aldean. Hona arte nahiko normala; beharbada mutikoaren ama frantziarra izango zan edo beste barik, paretik kentzeko urrunduko eben.

“Belako” (Bela, Velaz edo Belako) Nafarroako erreinuaren familia aristokratikoa izan zan. Monteano idazle nafarrak esaten dabenez “Vasconia en los siglos oscuros” liburuan esaten dabenez, erregearen sasikoak Frantziako Gastuñan gordetzen zituzten.

Denboragaz, mutikoa koxkondu zanean, Bizkaia aldera etorri zan eta Etxea egin eban lehenengo Barrikan eta gero Natxituan.

“gano” esaten danean, etxea sortu ebala esan nahi da. Barrika, wikipediaren arabera, Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat omen da, haren jatorria Barrika etxearekin lotuta dago, Sancho Belak 496n sortua (Wikipedia). Ochoa Lopezek wikipedian irakurriko eban hau.

Eta apurka, Natxituatik, Aulestira arrimatu zan eta bere ganaduak eta herritarrak ekarri zituen.

y de alli que vino como en tienpo por costumbre los Caballeros de traer buste de bacas con su busto y jente que consigo traia..”

Eta Aulestin zer topatuko eta Torretxeko ateak zabalik

Lehenengo asteko kontakizuena esan gendunez behin baino sarriago, “Mumulutegi” eta “Mulutegi” biak agertzen dira Aulestia etxea dagoen ingurua izendatzeko.

Honako kontakizunak mitoak dira eta ez dabe egia kronologikoa kontatzen. Guirundisen aitak, Diego Garciak torrea egin baheban, V. menderako torretxea eginda egoan eta hori ez da sinesgarria.

Baina bueltatu gaitezan istorio polit honetara. Aurrerago honan esaten dau

Ala!!! Heldu eta jefearen alabagaz ezkondu eta ez hori bakarrik, lurrak emon eutsozan Aulestin bertan; familia osatzeko. Orduan Belako inguruak begiratzen hasi zan immobiliariak bisitatzen diren moduan.

Etxea eta eliza behar ebazan gizonak. Artetxeagan egin eban etxea. Esan dodan lez, kontakizunean zer dan egia eta zer asmatua ezin da beti jakin baina pentsatu ahal dogu Ibekatx torreari buruz dabilela.

Ez dakigu noiz fundatu eben Ibekatx baina Aulestia torrearen bigarren etxea izan zan. Torrea gaur egun desagertua, sagastian egoan.

Ibekatx toki estrategikoa zan; bidegurutze inportantea; bertatik, erdiaroan egozan bide guztiak kontrolatzen ziren (Markina, Ziortza, Gernika, Durango…) herrian sartu edo herritik urteten zan edonor ikusi ahal zan hemendik eta toki guztietatik dago ikusgai; ganera, Zetokizko burdinolaren kontrol zuzena hemendik egiten zan. Ibekatx torre hau leku estrategikoan dago eta Aulestia torrearen jabetzakoa zan.

Istorira bueltatuta; etxea egingo eban baina arazo gehiago izan zituen “Arriormakietako1 eliza egiten

Erdiaroko kroniketan behin eta barriz pasetan dan kontua; pertsonek hasten dira elizak egiten toki batean eta espiritu santuak edo amabirginak, kapritxoz, beste leku batean egin nahi; Santa Eufemia ermitagaz, Ziortzako kolegiatagaz eta beste askogaz be bardina pasatu zan.

Baina nora?

Murlara; San Juanen espirituak, korta bat aukeratu eban bere eliza egiteko. Gabaz eta jai egunetan ganadua gordeteko korta bat zan, “muladar” bat eta hortik dator “Murelaga”. Euskaltzaindiak fitxatu beharko leuke.

Eliza barrian kanposantua egin eben eta alboan, gaur egungo Murelaga etxean, elizako abadeak bizi ziren.

Horregatik esaten dogu

Holan ba, Nafarroako errege baten semeak egin zituen Ibekatx eta Murlako eliza.

Ezda gitxi.

Eta hemen dator benetan istoria honen guztiaren mune. Mitoaren zergatia azkenean agertzen da: Murlako eliza Aulestia torrearena da eta Murelagako elizak kobratu beharrekoak eta beste eskubide batzuk, Aulestia familiarenak zirela.

1Inork baleki non dagoen, esan mesedez

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top