XIX. mendearen bigarren zatian, lapur “bitxiak” deitzen ditudanak agertzen dira. Emoten dau ez dagoela besteetan kontatu dogun biolentziarik eta aberats batzuk be lapurtzen ditue; tartean elizak. Hemen adibide bat. Bere burua salatu eta dirua eskatzen eban lapurra:



Ez da elizan egin zan lapurreta bakarra. Lapurretak mende osoan plaga bat izan ziren. Ez ziren beti egiazkoak izaten baina sarri jitanoak errudun jartzeko balio izaten eben eta fanfarroiak ezagutzeko.

El Noticiero Bilbaino 1884-2-5

Baina handik pare bat egunera hasarre egoan guardia zibilen baten erantzuna:

Baina amaitzen joateko umorezko lapurreta bat kontatuko dogu. Norbere buruari egindako lapurreta

Hurrengo egunean, nagusiak salaketa, etxeko diru danak lapurtu dituela gauez sartu dan lapur batek.
Baina polizia beti polizi eta laster harrapatu eben. Biharamoneko egunkariak hau ekarren.

Nareako Uriguen baserrian herederoa zanak bere anaia ezkonbakoei emon behar eutsen dirua ez emoteko, bere buruari egin eutson lapurreta.