Txirritaren bertsoak esaten daben modura
Lapur txikiya kastigatzeko
Nonahi badago kartzela
Aundiyak libre ikusten dira
Pasiuan dabiltzala,
Lapurrik “Aundiyetan aundiyenak” hemendik pasiuan, Isabel II erreginak, beharbada XIX. mendeko lapurrik handiena izango zanak, egotaldiak egiten zituen gurean.
Isabel II.enak, ama Maria Cristinak legez, miloiak lapurtu zituen; jauregiak, lurrak, bitxiak, tren kontzesioak, bankuetako akzioak, minetako irabazien zatiak…danagatik kobretan ebezan eskupekoekin. Erregina hau birritan kendu eben erregetzatik besteak beste ohostutakoak sortzen eban eskandaluagatik. Euren ondorengoa dan JuanCar afizionatu bat hauen aldean.
Isabelek Lekeition beraneatzen eban, gaur egungo Zita enperatrizaren hotela dan lekuan Jose Javier Uribarren bankariak egin-barri eukan etxe dotorean.

Baina lapur txikia kondenatzen dogun indar bardinagaz goratzen dogu lapur handia eta horren adibide Aulestira egin eban bisita baten kontaketa. Periodikuak jartzen dabenaren erdia egia bada koipe nahiko emon eutsen señorari.
Hamabost urte arinago beraren kontra gerran ibilitako herria atzea galtzen berari ondo egin ezinik. Udal artxiboan badago bera pasatu behar zanean hartzen neurrien dokumentu dotorea

1854an arkitektoak egindako txostenean egoera azaltzen da: Goiko iturrian egindako obrek, ura botatzen dabe kaminora eta kale guztia basatza bat da. erregina eta bere lagunak Lekeitiora joan behar zirenean beraneatzera, kalean harria botatzen eben “para que los carruajes pudieran pasar con alguna seguruidad”. Neguan euria hasten ebanean, harri hau kendu behar izaten eben kainuak takatzen zituelako.
Txirritaren bertsoak segitzen daben moduan
Ez projimua maite bagendu
Gure burua bezala