Bloga

  • GURE ELIZAK S.A: Lehenengo parrokia San Esteban

    Elizak beti izan dira negozioa. Ezin da bestelan azaldu zelan egin ebezan 3 eliza 200 urte baino gitxiagoan.

    Negozio izaera hori, gurean XII. mendean hasten da. Sasoi honetan herriko jauntxoek, Aulestiatarrak, nahiko indar izan eben inguruko auzoetako ermitak parrokia bakar batera ekartzeko. Honan azaltzen dau Iñaki Garcia Caminok

    XII. mendean, Aulestia familiak lortzen dau eliza bakar batean emotea erlijioak agintzen dabezan sakramentu guztiak (bateoa, jaunartzea, konfirmazioa, ezkontza, abadetza, hileta eta besteren bat). Hori da parrokia bat, sakramentuak emon ahal dituen eliza.

    XII. mendearen aurretik bakoitza bere auzoko ermitan bateatu, ezkondu eta enterratzen zan baina XII. mendetik aurrera, kalera etortzen hasi behar izan ziren.

    Lehenengo parrokia hau San Esteban izan zan eta gaur egungo kanposantuan egoan lekuan egoan.

    bideak 10
    1565eko mapan, kalearen amaieran ikusten da eliza izandakoa.

    Atzean interes ekonomikoak egozan. Aulestiatarrak parrokiako patroiak ziren. Edozein sakramentu behar ebanak (bateoa, ezkontza, heriotza…), zuzenean edo zeharka Aulestiatarrei pagetan eutsen eta espazio fisiko horretan (parrokiak hartzen daben ingurune guztian; Aulestiko zazpi auzoak, San Antongo baserri batzuk eta Lekerika) hartzen diren ondasunen zati bat be eurentzat zala.

    Patroiaren ardura, eliza janztea (kalizak, liburuak, eta abar) abadeak aukeratzea eta txapela pasatzea zan. Egin ahal zan negoziorik onenetakoa, parrokia bat izatea zan.

    Pasa dan astean kontatutakoaren arabera 1368 inguruan, aulestiatarrek, Bolibartarrek eta inguruetako beste jauntxo batzuk obispoa edo honek Kalahorratik bidalitakoa hil eben Aramaion.

    Horren zigor moduan, Aulestiarrak San Esteban elizaren patronatotza barik geratu ziren eta ondorioz diru barik. patronatutza Kastillako erregera pasatu zan eta honek arduraduna jarri eban.

    p1000102
    San Esteban zana gaur egun

    Gauza bera pasatu jaken Bolibar familiakoei. Antza danez hemengo jauntxoak, Gonzalo Perez de Bolibarrek hil eban obispoa eta zigor modura San Tomas elizaren patroitza galdu eben eta hau Ziortzako kolegiatari pasatu eutsen.

    Hurrengo mendeetan, Aulestia familiak eten artekoak egin ebezan elizako patronoak zirela frogatzeko eta Juan Francisco Aulestiak 1685ean idatzitako “Memoria”ren helburuetako bat be hori da.

Scroll to Top