ROMERO IBARROLA II

Julian Romero gaur egun

Orain arte aitatutako gehiena “Julian Romero el de las hazañas” Jesus de las Heras izeneko baten liburutik atara dot baina hortik eta hemendik saltseatzen, ikusten da Espainia aldean oraindik gogoratzen direla Julian Romero Ibarrolaz; Espainia inperialeko soldaduen eredu lez; harroputza baina eskuzabala eta ohorea gauza guztien gainetik jartzen dabena.

romero ibarrola 3


Horregatik, batzuk esaten dabe Perez Reverte idazlea, Julian Romeroren gaztetako ibileretan inspiratu zala Alatriste pertsonaia sortzeko.


Eta zelan ez, bere lurrean be gogoratzen dira. Cuenca hiriburura joan zarienok seguru bere izeneko kaletik pasatu zariela. Etxeen azpitik pasatzen dan hori da. Jose Luis Perales apur gorago bizi izan zan.

romero ibarrola 4

Cuenca osoan gogoratzen dabe Julian baina batez be Huelamo bere herrian

Huelamora joaten bazaree, abuztuan “Jornadas de los Tercios en honor de Julian Romero” ospatzen ditue: hitzaldiak, antzezlanak, musika, epokako azoka…Voxekoren bat be ezagutuko dozue.

romero ibarrola 5
romero ibarrola 6

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top