
Segundo Elordi, 1935eko argazkia. Tere Elordi bere birbilobak pasatutako argazkia.
Pedro Segundo Elordi Urberuagako “Ubilla” etxean jaio zan 1875ean eta Nikolasa Onaindia munitibartarragaz ezkondu ostean Aulestira etorri ziran.
Gazterik alargunduta 3 seme gaztegaz geratu zan. Alguazila, barberoa, dentista, abarkagina, pelotagina eta abar izan zan.
Atzean ikusten dan etxe hori, Ubilla aterpetxea da, berak emon eutson gaur deukon izena eta hor hazi zituen pelotari famatuak izan ziren bere hiru semeak.
Terek dinoanez, beti abarketa zuriekin, elegante, ibiltzen zan.