Koldo Zuazoren “euskararen sendabelarrak” liburuaren kontrazalean esaldi hau agertzen da.
Becoac goicoa escondu ley di .
ta cheac andia bençiliri asmuz ta jaquitez.
Eta esaten dau Aulestiko Bengoetxeatarren leloa dala.
Esaldiaren esanahia polita da. Gaur egun honako zeozer esango genduke
Bekoa goikoagaz ezkondu leike
eta txikiak handiari irabazi
Asmoz eta jakitez”
Hau da, gehiago balio dabela gogoak eta jakituriak indarrak baino.
Holako esaldiak normalak ziren Erdiaroko leinuen artean eta Muxika-Butroe familiakoek (familiak 1380an batu ziren) asko erabili zituen. Aulestiatarrak familia handi horren parte zirenez, ez zan harritzekoa holakoren bat egotea gurean be. Honakoak, leinuen leloak edo esaldiak ziren; euren burua definitzen eben eta ezagunak egiten ebazan
Harritzekoa dana da AULESTIKO BENGOETXEA familiarena izatea.
Bengoetxea edo “Bengetxe” etxea Aulestin bakarra dago, San Antonen eta badakigu ez dala inoiz torretxea izan. Gizaburuagara sartu aurretik deukogun azken etxea da. Ez zan normala holako lelo bat erabiltzea.
Beste aukera zan Etxebarriko Aulestin “Bengoetxea” torretxeren bat egotea baina ez dago.
Eta Koldo Zuazori idatzi neutson eta ez ekien ondo nondik hartu eban.
Sakondu neban apur bat eta Ibargüen –Cachopinen kronikan hau topatu neban:
Bengoechea.
En la anteiglesia de Guizaburuaga, en el balle de Auleztia, es la torre de Vengoechea, ques de los señores de Butrón y Múxica, casa de pariente mayor y cabo de armería. Y trae por armas en rojo detrás del escudo un raposo con un machete en una mano, y en la otra una caveça de león, con esta letra:
Becoac goicoa escondu ley di . ta cheac andia bençiliri asmuz ta jaquitez.
Ibargüen eta Cachopin okertu egin ziren Bengoetxea ipintzen daben arren, “Bengolea” jarri behar dau eta abisua da; Bengoleatarrak azeri txikiak dira eta lehoiari burua kendu deutse esatera dator “txikiak handia bentzi leidi”
Becoac goicoa escondu ley di .ta cheac andia bençiliri asmuz ta jaquitez. “El de abajo puede casarse con el de arriba, y el pequeño puede vencer al grande, con la inteligencia y la sabiduría”. Es esta una frase que los cronistas recogieron del escudo de armas de la casa de Bengoetxea en Gizaburuaga.
Hemen egon ahal da Zuazoren akatsa; “ en el valle de Aulestia” hartzeak ez dau esan nahi Aulestin zenik; ”balle de Auleztia” esaten dabenean gaur egungo Lea Ibarraren gure ingurua esan nahi dau; Erdiaroko kronika gehiagotan be agertzen da “Valle de Aulestia” gure bailarari deitzeko; Garcia Salazarren “Bienandanzas e fortunas”en be Urkiza familiari buruz ari danean honan esaten dau
“En el valle de Aulestia hay un linaje que se llaman de Urquiça e d’este linaje suçedio alli en Aulestia. E d’estos, del que ay mas memoria fue Pero Ochoa de Aulestia, que dexo fijo a Pero Ibañez de Aulestia, que fizo la torre de Aulestia….”
Baina lelora bueltatuz, Ibargüen Cachopinen kronikan agertzen da antzeko leloa daukon beste etxe bat be; Markinako Aulestia etxea.
Ahora bien, también la casa de Aulestia en Markina trae la misma frase en su escudo, con alguna variación: Benguak gikuaz · eskondu leidi · reiti danian · nai ekitez · ta xikijak aundijaibenzi leidi · asmuz ta jakitez.
Ulertu leike Etxebarriko Aulestia etxeaz ari dala, ez Markinaz. Edozein kasutan, esaldia polita da eta gaur egun, azken zatia Eusko ikaskuntza erakundeak aprobetxatzen dau.
