

Santa Eufemia egunak esanahi politikoa izan dau gitxienez XX. mendearen hasieretatik.
XX. mende hasieretan, Sabino hil ostean, Jeltzaleak batzen hasi ziren antolatu eta alderdia indartzeko asmoz.
Aulesti eta Leako herrien antolaketa, Lekeitioko batzokiak egindako lanagaz hasi zan. 1907 eta inguruetan, eskutsioak egiten ebezan aulestiarrekin batera jaiak egiteko.
Beranduago, Aulestiko EAJ sortu ostean, santa Eufemi eguna alderdikoen jaia egiteko ohitura moduan hartu zan.
Gaur kontatu nahi dodana, ezkutuko jaia da, egunkarietan agertu eza zana eta protesta itxura daukan “ospakizuna”
1953ko udan Aulestiko udal frankistak iturria, zelaiko sakonean dagoen mahaia eta beste ekipamendu batzuk jarri zituen eta santa Eufemia egunean inauguratzeko asmoa eukan.

Bertan ibilitako batek kontau eustenez, inauguratu aurreko gabaz jendeak mendira igo eban eta agintarien mahaian kaka egin eban.
Protesta ekintza hau ez da asko zabaldu, ez da ezaguna baina egun horretako argazkiak ikusita pentsatu ahal da zeozer egon zala. Iturriaren inaugurazioko argazkiekin bat, EAJko jendearen elkarretaratzea dago.


Askotan erreparatzen ez dogun arren, Zelaiko pagadian 3 mahai dira; bata, 1853koa dala dino.
Bigarrenak 1891ko data dauko eta Telletxeko etxearena da. Bertako Juan Juaristi Kortak egin eban eta nik dakidala euskaraz idatzitako lehenengo esaldia deuko grabatuta mahairen hankan: “1891 DON JUAN JUARISTI-KOAREN AGUINDUS EGUINA”. Hurrengo joaten zarienean, topatu

Eta pagadiko mahairik barriena, herriko agintarientzat egindakoa da eta hau jartzen dau: «Ayuntamiento de Murelaga 1953»
Goiko zelaian badago beste mahaitxo bat, gaur egun ezkutuan. Mahai hau abadeek erabiltzen eben mezatik mezara zelairaino joaten ez ibiltzearren.
Bideak
Zelaiara eta ermitara igotzeko gaur egun erabiltzen dogun bidea pentsau geinken baino barriagoa da. Hau be 1953 ingurua da eta Arteagako etxe albotik igotzen eban aurrekoaren ordezkoa zan.
Argazkia bide barriaren inaugurazio egunekoa da (1959?) eta 3-4 herritarrez aparte, gobernadore zibila, alkatea, Abadea eta zinegotziak ikusi ahal dira.

Amaitzeko bitxikeri bat. Hartu mapa bat eta marra zuzen bat egiten badozue santa Eufemiatik Garatxako San Paulora arte, 5 ermita lotuko dozuez: Santa Eufemia, Malaxko San Martin, Urriolako Madalena, Murlakoa eta San Paulo bera. Egin aproba.